XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ondoko gelan bi lagun ditudala, eta ezer gertatuz gero haiei eskatuko diedala laguntza.

Azkenean, komuneko zaratotsa entzundakoan, atea ireki eta neska irten da, aurpegia freskaturik.

Hurrengoa, telefonoz dei egin behar duela lagunen motelera.

Gero azalduko dit dena.

Azalpenak ez dira oso argigarri suertatu, neskak mendebaldeko azentu zarratuaz hitz egiten baitu.

Hala ere, bere istoriotxoa aterarazi diot, galdera hemen eta erantzuna han.

Honela azaldu dit istoriotxoa, autoan sartu eta Silver State motelera goazela.

Texasekoa da eta Samoako morroi batekin ibili da enroilatuta azken asteburuan Renon.

Texasetik etorri da astebete pasa lagunen etxera, baina jadanik ez dabil lagunekin, samoarrarekin baizik.

Hau da, orain dela hogeita hamar minutura arte ibili da samoar erraldoiarekin, baina istilu gorriak izan dituzte mutilaren etxean aita zela kausa.

Samoarraren aitak, nonbait, begiz jota zeukan neska etxean sartu zenetik eta gaur gauean ostirala baita elkarrekin ibili dira.

Honezkero, Samoako morroiak eta aitak bereak eta bi izan dituzte etxean (imajina ezazue ehun kiloko morrosko bi elkarri lepoa bihurritu nahian), eta neskak moztea erabaki du.

Orain diru pixkat bildu eta Texasera bueltatzeko asmoa dauka.

Jobeth du izena, Yobed, horrela esana, eta hamasei urte bete berriak.

Autoan Samoako hitzak azaldu dizkit eta erabaki du tio hitza dela barregarriena.

Honek yes/bai esan nahi du hizkuntza horretan eta neskak keinu berezia egiten du eskuz, (...)